EGUNEROKOA

2015-10-29:

Blog bat zelan egiten den ikasi eta hezkuntza-arloko bat egiten hasi behar izan dugu. Nik, gaur egun hezkuntzan dagoen bullyingari buruz egitea pentsatu dut.  Google en "Blogger"jarrita edota gmail en sartuta Blogger aplikazioa aurki dezakegu. Ondoren "Sortu bloga" eta "Mezu berria" hautatu behar da.

Blog bat egiten jakitea, etorkizun baterako umeekin blog bat egiteko baliagarria izango litzateke, argazkiak, bideoak, power pointak...Gainera, gaur egun asko erabiltzen da eta honi buruz zerbait jakitea ondo datorkit.

2015-11-12: 

Irakasle berria etorri zaigu gaur. Gure izen-abizenak eta korreak idatzi ditugu paper batean eta horren ostean, irakasgai honetan zer ikastea gustatuko litzaiguken galdetu digu, etorkizunari begira baliagarria izan daiteken zerbait. Geroago, irakasgai hau zelan ebaluatu nahi dugun galdetu digu, denen artean erabaki bat hartu dezagun baina ez dugu oraindik ezer ere adostu. Klasearen azkenean, boluntarioki arbelera irten gara guri buruz nahi duguna esatera eta bide batez, asignatura honi buruz dugun jakintza aipatzera eta etorkizun baterako baliagarria izan daitekeen teknologia eta zergatik.

Asko gustatu zait lehenengo klase hau, inoiz ere ez baitzidan irakasle batek zer ikasi nahi nuen galdetu, beraz esan daiteke, irakasle honek gure interesak kontuan hartzen dituela eta gure interesen eta jakinminaren arabera irakasten saiatuko dela.

2015-11-13:

Gaurko klase hasieran irakasgaiaren ebaluazioa zelan izango den adostu dugu ( bakoitzak 4 blog ebaluatuko ditu eta irakasleak horien media egingo du).  Ondoren, bideo bat jarri digu gaur egun Espainian interneten erabilerari buruzkoa eta datuak harrigarriak iruditu zaizkit. Honen ostean, Big Bang Data-ri buruzko informazioa bilatzeko eskatu digu eta hirunaka drive bat sortu dugu bertan informazioa idazteko eta aman komunean jartzeko (Drive a irakaslearekin konpartitu dugu). Talde bat atera da gai hau azaltzera eta bideo bat jarri digute, gai honi buruzkoa. Lan hau egin ondoren, bi edo hiru bideo jarri dizkigu eta horietako batek harrituta utzi nau, izan ere, esperimentu bat zen eta pertsona batzuk burmuina irakurtzen duten pertsona batengana jotzen dute eta datu asko ematen die haiei buruz eta hitzik gabe gelditzen dira. Azkenik, beste aldean dagoena erakusten dute: Ordenagailuekin daude pertsona ugari eta interneten eskegita dauden haiei buruzko datu guztiak erakusten diete pertsona hauei.

Hauxe baliagarria izan daiteke etorkizun baterako, batez ere, umeei erakusteko zer gertatu daiteken eta kontuz ibiil daitezen interneteko sare sozialekin, hainbat datu gordetzen baitira bertan. Gaur egun, ezin badute ere, ume askok dute Instagram, facebook..modukoak eta bertan hainbat datu eskegitzen dituzte, horrek eduki ditzaken ondorioak kontuan hartu gabe. 


2015-11-19:

 PBL aren inguruan hitz egin dugu gaurko saioan. Hasteko, google en bakarka PBL ari buruzko ideia bat edukitzeko informazioa bilatu dugu. Nik honen helburuetan zentratu naiz gehien. Ondoren, irakasleak artikulu bat gomendatu digu, honako hauxe:


Ondoren,amankomunean jarri dugu guztia. Antzuola, Arrankudiagan lantzen den metodo edo proiektu bat da, hauxe, ikasle interesetatik abiatzen da.

Azkenik, taldeka jarri gara eta proiektu bat garatu behar dugula esan digu irakasleak. 

Proiektu honen berri izatea gustatu zait, izan ere,  haurren interesetatik abiatuta gauza asko landu ahal direla, eta haurren interesetatik abiatuta motibazioa handiagoa dela.

2015-11-27:

Gaur, ohiko klase ereduarekin apurtu eta robotika landu dugu. Irakasleak honetan aditua den pertsona bat ekarri digu, Euskal Herriko bq-ko arduraduna. Robotikari buruzko txarla bat eman eta baita eskolara nola eramaten den azaldu digu. Honen ostean, praktika egiteko aukera eskeini digu. Lehen Hezkuntzako ikasleekin egiteko dinamika ezberdinak azaldu dizkigu.

Asko gustatu egin zait eta etorkizun batean garatzeko ataza interesgarria izango litzateke, izan ere, asko dira robotikari buruzko interesa duten umeak eta honen bitartez, irakasgai ugari lan daitezke. Etorri den mutilak esan digu, mutilak direla honetan ibiltzen diren gehienak, neska gutxi dagoela, baina apurka apurka neskak honi buruzko interes handiagoa islatzen dutela. 



 
2015-12-10:

Abenduaren 10ean bideoak editatzeko programa ezagutu dugu, eta honen aplikazioak ikusi eta aztertu ondoren, proiektuaren bideoa egiteko gauzak deskargatzen hasi gara nire taldekoak, argazkiak, audioak, bideoak...



Proiektua egiteko ideiak amankomunean jarri ditugu, eta ideia hauek garatzen hasi gara. Berrerabiltzearen garrantziari buruzkoa egitea adostu dugu azkenean, haurrei erakusteko inguruan dituzten material berrerabilekin gauza asko egin daitezkeela, horrela bide batez, hauen motibazioa handitu egingo da.

2015-12-11:

Bideoa editatzen jarraitu dugu.

Nire ustetan, ordenagailu bat soilik geneukanez aipatutako programa honekin, ez dugu denbora behar bezala aprobetxatu, esan nahi dut, etekin handiagoa atera ahal izango genuela programa hau beste hainbat ordenagailutan edukita baina hala ere, portatilean soilik edukitzeak b ideoa aberasten lagundu digu, hirurak lan batean zentratu garelako eta txarto edo egokia ez zena aldatzeko ideiak gehiago ziren, beraz, guztien artean lana osatzera ailegatu gara, bakoitzaren aportazio eta ideiak kontuan hartuta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina